2024ko argazki lehiaketaren
2024/10/10tik 2024/11/11ra
Valle de Arana

Haraneko 2025eko egutegia osatzen
ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK
PARTAIDEAK:: hala nahi duten guztiek parte har dezakete.
GAIA:: Haraneko ingurumen naturala, soziala, artistikoa, eraikinak, ohiturak, paisaiak… islatzen dituzten argazkiak aurkez daitezke.
OINARRIAK
- Argazkiek formatu horizontala, "jpg" formatua, eta gutxieneko bereizmena 300 dpi izango dute.
- Argazki kamerarekin egindako argazkiak aurkeztu ahal izango dira.
- Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
- Argazkietan pertsonak ateratzen badira, pertsona horien baimen espresua aurkeztu beharko da argazkiarekin batera. 14 urte baino gazteagoak izatekotan, gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko da.
- Egutegia osatzeko, 12 argazki aukeratuko dira. Horietatik herri bakoitzeko bi ipiniko dira.
- EAzalean Harana-Kontrastako argazkia joango da.
- Argazki nahiko aurkezten ez badira, edo eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, udalaren esku geldituko da egutegiaren argazkien aukeraketa.
AURKEZTEKO ERA
Email bitartez: haranakoudala@gmail.com
Argazkiarekin batera, egilearen izen-abizenak eta argazkiaren kokapen geografikoa zein izenburua ipini behar dira.
Aurkezteko azken eguna: azaroaren 11.
OBSERVACIONES
1. Obren integritatearen ardura eta zaintza Haranako Udalak bere gain hartzen du. Baina hori bete, eta lanaren bat nolabaiteko narriadurarik izan edota galduko balitz –erakunde honi lepora ezin dakizkiokeen eta halabeharreko kausak direla medio-, ez luke kalte horien gain inolako erantzukizunik izango.
2. Oinarrietan arautu gabeko kasuak interpretatzeko eta erabakitzeko ahalmena du epaimahaiak; eta, horrela ezean, Haraneko Udalako alkateak.
3. Lehiaketan parte hartzeak oinarri-arau ezagutu eta onartu izana dakar.
LANEN JABETZA
Saritutako lanak Haraneko Udalaren jabetza izango dira, eta argazkiak ustiatzeko eskubideak Haraneko Udalaren esku bakarrik utziko dituzte egileek.
Haraneko Udalak saririk lortu ez duten lanaren bat erabiltzeko interesgarria dela uste badu egileari bere erabilera proposa diezaioke. Egilea ados egon behar da beti hau egin ahal izateko.
EPAIMAHAIA
Haraneko Udalako alkateak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta ezin izango da bere erabakiaren aurka jo.
SARIAK
1.Saria:125€
2. Saria:75€
3. Saria: 50€
Lehiakide bakoitzak gehienez hiru sarietako bat eskura dezake. Epaimahaiak argazkiaren kalitatea, eta erabili den teknika baloratuko ditu. Epaimahaiak emateke utz dezake sarietakoren bat.
DATUEN BABESA
Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrak ezarritako betebeharrak betez, jakinarazten dizugu nola tratatuko ditugun zure datu pertsonalak lehiaketa honetan parte hartzen duzun bitartean. Askatasunez parte hartuko duzu lehiaketa honetan, horretarako zure datuak Haraneko Udalari emanez.
- Tratamenduaren arduraduna: Haraneko Udala
- Xedeak: Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak tratatzea, lehiaketari berari dagozkion xedeetarako baita ondorengo edizioetarako ere. Datuak baieztatzea eta, hala badagokio, irabazleei sariak ematea. Egileen izenak ezagutzera ematea Haraneko Udalak argitaraturiko egutegian.
- Legitimazioa: Tratamendua egiteko legebidezkotasuna parte hartzailearen adostasuna da.
- Hartzaileak: Ez zaizkio datuak beste entitate bakar bati ere helaraziko, salbu eta komunikazio hori legeak behartuta baldintzatuta baldin badago. Ez dira datuak nazioartean transferituko, ezta berme nahikoak eskaintzen ez dituzten nazioarteko erakundeei ere.
- Eskubideak: datuetan sartzekoa, datuak moldatzekoa eta ezabatzekoa. Horiek, Haraneko Udalean eska daitezke.
- PDatuen jatorria: interesduna.