2025ko argazki lehiaketaren
2025/11/11tik 2024/11/16ra
00:00 - 00:00
Valle de Arana
Doako
Haraneko 2026eko egutegia osatzen
ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK
PARTAIDEAK:: hala nahi duten guztiek parte har dezakete.
GAIA: Haraneko ingurumen naturala, soziala, artistikoa, eraikinak, ohiturak, paisaiak… islatzen dituzten argazkiak aurkez daitezke.
OINARRIAK
- Argazkiek formatu horizontala, "jpg" formatua, eta gutxieneko bereizmena 300 dpi izango dute.
- Argazki kamerarekin egindako argazkiak aurkeztu ahal izango dira.
- Lehenago argitaragabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
- Argazkietan pertsonak ateratzen badira, pertsona horien baimen espresua aurkeztu beharko da argazkiarekin batera. 14 urte baino gazteagoak izatekotan, gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko da.
- Egutegia osatzeko, 12 argazki aukeratuko dira. Horietatik herri bakoitzeko bi ipiniko dira.
- EAzalean Harana-Kontrastako argazkia joango da.
- Argazki nahiko aurkezten ez badira, edo eskatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, udalaren esku geldituko da egutegiaren argazkien aukeraketa.
AURKEZTEKO ERA
Email bitartez: haranakoudala@gmail.com
Argazkiarekin batera, egilearen izen-abizenak eta argazkiaren kokapen geografikoa zein izenburua ipini behar dira.
Aurkezteko azken eguna: azaroaren 16.
SARIAK
1.Saria:125€
2. Saria:75€
3. Saria: 50€
Lehiakide bakoitzak gehienez hiru sarietako bat eskura dezake. Epaimahaiak argazkiaren kalitatea, eta erabili den teknika baloratuko ditu. Epaimahaiak emateke utz dezake sarietakoren bat.