Ibilbide berdeak

Ibilbide berdeak

Descripción Rutas Verdes Valle de Arana eu

Kartografiari eta ibilbide berdeei buruz ematen dizugun informazio zehatzari esker, erraz egin ahal izango dituzu ibilbide hauek. Orduen erreferentziak gutxi gorabeherakoak dira eta ibilbideak oinez egiten direla jotzen da. Nolanahi ere, badira zenbait ibilbide mendiko bizikletan egin daitezkeenak.

Gainera, ibilbideak egoki balizatuak daude ohiko marka txuri eta horiekin eta Arabako Mendizale Federazioak homologatuak daude. Bestalde, Ibilbide Luzeko (GR) bi bide daude partzialki eskualdean zehar pasatzen direnak: GR-38 “Ardoaren eta arrainaren Ibilbidea" eta GR-1 “Ibilbide Historikoa”.

Eta gure herrietatik igarotzen den Arabako mendialdeko ibilbide zirkularra.

 

Kontsultatu gure mapak

Mendi ibilbide laburrak

Mendi ibilbide laburrak

Tarjetak ibilbideak berdeak

  • Ibilbide honek haranaren luzetarako ardatza zeharkatzen du lursail-pistetan eta mendibideetan zehar, haraneko lau herrietatik pasatuz eta horien ondarea ezagutzera emanez. Halaber, mendiko bizikletaz egiteko ibilbide bikaina da.

    Ezaugarriak: 16 Km, 4 ordu oinez, desnibelak:230 m – 250 m

     

  • Ibilbide eder honek bidaztia Santa Teodosiako mendate bukolikora darama. Bertan, larredi eta pagadi trinkoen artean, izen bereko ermita dago. Inguru horretan, mahaiak, barbakoak eta iturri bat daude erabilgarri.

    Ezaugarriak: 7,8 km 260 metroko desnibelarekin. 2 ordu eta 15 minutu inguru.

  • Ibilbide labur honek Puerto Nuevo izeneko mendatera darama. Mendate hori haraneko antzinako biztanleek igarobide gisa erabiltzen zuten mendira, luberrietara eta larreetara joateko, bai eta Iturrieta herriarekin komunikatzeko ere

    Ezaugarriak: 2,6 km 220 metroko desnibelarekin. Ordu bateko igotzea.

  • Aldatik hasita, ibilbide honek igotzen du Cruz de Alda-Arnaba mendikateko iparraldeko mendimazela basotsua, bidaztia Nafarroako mugaraino eramango duelarik.

    Ezaugarriak: 6,6 km 280 metroko desnibelarekin. 2 ordu inguru.

  • Ibilbide hau Nafarroarekiko mugatik iragaiten da. Bidaztiak inguru txundigarriak eta ederederrak zeharkatuko ditu, sakanak eta basoak igaroz, ikuspegi zabalak kontenplatu ahal izango dituelarik.

    Ezaugarriak: 9 km 310 metroko desnibelarekin. 2 ordu eta 40 minutu.

Gomendioak

Gomendioak

Texto recomendaciones eu

  • Bota erosoak eta gauden urtarorako arropa egokia erabiltzea gomendagarria da, halaber, kantinplora betea eramatea, jateko zerbait eta eguraldiaren iragarpenari buruz informazioa izatea.
  • Eskualde honetako biztanleria gu han egon izanaz damutu behar ez izatea, horretarako igaro eta gero atexkak itzi, soroak ez zapaldu, eta zaindu zure txakurra abereak ikara ez ditzan.
  • Ez ezazu zaborrik bota lurrera, ez piztu surik, eta ez ezazu fauna gogaitzen duen zaratarik egin.